MODULUA - AZKEN POSTA
Iritsi da laugarren moduluko lan honi amaiera emateko unea. Azken hilabetetan buru-belarri aritu gara aniztasunaren inguruko lanektak egiten eta horretarako, gai ezberdinetan jarduten duten hainbat pertsona eta elkarteren laguntza izan dugu. Honek guztiak aniztasunaren inguruko pertzeptzioa zabaltzen lagundu digu. Ibilbide honi hasiera emateko, Ipuinen Lanketa egin genuen gelan. Saio hauetan, aniztasunaren inguruko ipuin ezberdinak ezagutu eta partekatu genituen. Ipuin hauek denek aniztasuna ardatz zuten arren, oso ezberdinak ziren elkarren artean, denek, aniztasunaren alderdi ezberdinak lantzen baitzituzten. Lanketa honek gure narratiban isla zuzena du, gure ideia nagusia hemendik atera baita. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza ikasgaian hainbat hausnarketa burutu ditugu, gai ezberdinen eta aniztasunaren arlo ezberdinen inguruko lanketak eginez. Hasiera batean, ideologia aniztasuna landu genuen, tolerantzia, errespetua eta besteen azalean jartzeko enpatia gaitasuna landuz. Ho