MODULUA - BEGISARE

Oraingoan, Gipuzkoako Erretinosis Pigmentarioa duten pertsonen elkarteko, hau da, Begisare Elkarteko kide batzuen bisita izan dugu, ikusmen-urritasunaren inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzeko asmotan. Erretinosi pigmentarioa duten pertsonen errealitatea ezagutzeko aukera izan dugu, lehenengo pertsonan bizi duen pertsona baten testigantza jaso dugularik. Hitzaldia amaitzeko, guk ere errealitate anitz horren zati txiki bat bizitzeko aukera izan dugu, errealitate birtualaren laguntzaz, denbora labur batez pertsona horien azalean jarriz. Azken jarduera hau, jolas moduan hartu bagenuen ere, ohartu gara egunerokotasunean uneoro horrela bizitzeak sor ditzakeen deserosotasunak eta arazoak ez dituztela jolas modura bizitzen.

Hitzaldi honi buruzko gogoeta eginez, ohartu gara ikusmen urritasuna duten pertsonak ez direla soilik itxuak, hau da, haien urritasunaz aparte behar sozialak dituzten pertsonak direla eta errealitate anitz asko daudela haien artean ere. Honekin esan nahi duguna da, askotan, ez dugula pertsona hauek ezagutzeko aukerarik edo asmorik izaten, eta horrek ez du laguntzen haiekiko ditugun aurreiritziak baztertzen.

Gainera, ulertarazi ziguten haiek ez direla arazoa eta ez ditugula errukiz tratatu behar, baizik eta, guk daukagula arazoa errelitate anitzekin bizitzeko gai ez garenean. Hori moldatu edo errazte aldera, horrelako errealitate batekin topo eginez gero haiei laguntzeko gomendio eta aholkuak eskaini dizkigute. Horretarako, bideo bat ikusi dugu adibideak hobeto ulertzeko. Oso gomendio errazak eta logikoak dira, baina horrelako pertsonekin sarri urduri jartzen gara, pena sentituz. Guztiz alderantzizkoa izan beharko luke, normaltasun osoz lagunduz, laguntza beharko balute.

Azkenik, errealitate hori ezagutarazteko haiek sortutako ikurraren inguruan hitz egin nahi genuke. Ikur horren bidez, ikusmen urritasuna dutela ohartaraztea da eta baita guretzako ez-ohikoak diren jarrera eta ekintza batzuei azalpena ematea. Horrekin batera, pertsona itxuak baino errealitate anitzagoak daudela erakutsi nahi dute. Oso hitzaldi interesgarria izan da, normalean oso gertutik bizi ez dugun beste errealitate bat hobeto ezagutu eta modu batean bizitzeko aukera izan dugularik.

Hona hemen elkarte honetako 10 gomendio eta simulatzailea.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

MODULUA - IKERTZE

ACTIVIDAD 15 - NARRATIVA DIGITAL

MODULUA - AZKEN POSTA