MODULUA - BESTEAK ETA NI... GERTU ETA URRUTI (I)
Lehen saioan, ideologia aniztasuna landu dugu nagusiki. Horretarako, iritzi aniztasunaren aurrean azaltzen diren tolerantzia, errespetua eta enpatia bezalako baloreen inguruan hitz egin dugu, ariketa desberdinen bidez, kontzeptu horien desberdintasunak ikusi, eta besteen azalean jartzeko gure gaitasuna eta desberdintasunekiko gure jarrerak nolakoak diren aztertzeko aukera izan dugularik. Lehenik eta behin, goian aipatutako 3 hitzen definizioen inguruan hitz egin dugu, iturri edo hiztegi des berdinetan eskaintzen diren definizioak aztertu ditugun heinean. Behin hori eginda, gure burua jarrera horiekiko nola ikusten dugun azaltzeko unea etorri da. Askotan 3 hitz horiek desberdintzeko zailtasunak aurkitzen ditugu, hori dela eta, gure jarrerak hobeto ulertzeko ere balio izan duela uste dugu, norbere jarrerez hausnartzeko jarduera interesgarria izan da. Jarraian, gizartean pil-pilean daukagun ertzainen eta gazteen arteko gatazkari helduta, bi ideologia desberdinen arteko gatazkaren ingurua